2021eko maiatzaren 11n
Joan den apirilaren 24an KOOBIZITZA sarea eratu zen Nafarroako Ziordian. Sare horrek Nafarroan, Euskadin eta Errioxan erabilera lagapeneko kooperatiben modeloan oinarritzen diren 15 lankidetza-etxebizitza proiektu baino gehiago biltzen ditu. Sarea REAS ekonomia alternatibo eta solidarioko sareetan kokatzen da, eta elkarbizitza-eredu berrietan erreferentzia-eragile izatea du helburu. “Etxebizitza partekatuak”, “elkarlaneko etxebizitzak” edo “cohousing” deritzenak dira, eta jabetza indibidualaren eta alokairuaren alternatiba gisa sortzen ari dira. Kooperatibaren jabetzako elkarbizitzarako espazioak dira, irisgarritasun, kontzientzia eta erantzukizun komunitario handiagokoak, zainketen kultura eta inplikazio sozial eta ingurumenekoak.
- KOOBIZITZA elkarbizitza-eredu berrietarako erreferentzia-sarea da, eta 15 proiektu baino gehiago biltzen ditu.
- Irabazi asmorik gabeko etxebizitza-ekimenak dira, autosustapenean eta autogestio demokratikoan, gizarte-erantzukizunean, jasangarritasunean, komunitatea sortzean eta elkarri laguntzean oinarrituak.
- Erakundeekiko solaskide izateko, informazio trukea eta elkarlaneko ikaskuntza errazteko eta erabilera lagapeneko kooperatiben onurak zabaltzeko sortu zen.
Sare proiektuen oinarri komunak definitu eta eztabaidatu ondoren sortzen da sare hori. Adineko (“senior”) eta belaunaldien arteko eremuan sortzen diren ekimenak; hiri, landa edo hiri-inguruko proiektuak; eraikinak birgaitzeko planteamenduak dituzten proposamenak edo eraikuntza berriko eraikuntzak.
Proiektu sare honen oinarri komunak irabazi asmorik eza, jabetza kolektiboa, erabilera lagapena, autosustapena, autogestioa eta elkarrekiko laguntza dira. Etxebizitza-eredu irisgarriak eta inklusiboak sortzearen aldeko apustua egiten duten pertsona-taldeak dira, beren proiektuak garatzen diren tokiko ingurunearekin konprometituak, ingurumen-jasangarritasuna zaintzera bideratuta. Elkarbizitza-eredu horiek haztea eta beste lurralde batzuetan hedatzen eta erreplikatzen laguntzeko bokazioz.
Sarea osatzen duten proiektuak oso fase desberdinetan daude. Nafarroan dagoeneko lanean ari direnak daude, hala nola Artiedako ARTERRA BIZIMODU eta Ziordiako AMARAUNA, edo obra-fasean edo lizentzia lortzen ari diren beste batzuk, hala nola LA VEREDA Medranon, Errioxan edo AMETXE Gordexolan, Bizkaia.
Beste batzuk, berriz, lursail publikoa esleitzeko fasean daude, hala nola ETXEKONAK BAT eta ETXEKIDE Iruñean, RIOJALAR Logroñon, EGUNSENTIA Bilbon, edo ELKARBIDEAN eta ABARASKA Donostian.
Eta beste proiektu batzuk pertsona-taldea eta lan-oinarriak eratzen ari dira, besteak beste, TXINALKA Gasteizen, IRAZARRA Irunberrin, BIZIKABI Iruñean eta COHOUSING RIBERA NAVARRA Tuteran.
Ziordian egin zen ekimenen arteko topaketan, bertan Sarearen logotipoa aurkeztu, hedabideetan zabaltzeko bideo bat eta parte-hartzaileen argazkia ere egin zirelarik, “sarea ehundu, bizitza eta pertsonak erdian jarriz” kontzeptua adierazten duen sinboloan elkartuta.
KOOBIZITZAREN PROIEKTUEN ZERRENDA
NAFARROA
- ARTERRA BIZIMODU (Artieda)
- AMARAUNA (Ziordia)
- ETXEKONAK BAT (Iruñea)
- ETXEKIDE (Iruñea)
- COHOUSING RIBERA NAVARRA (Tutera)
- BIZIKABI (Iruñea)
- IRAZARRA (Irunberri)
LA RIOJA
- RIOJALAR (Logroño)
- LA VEREDA (Medrano)
EUSKADI
- ELKARBIDEAN (Donostia)
- ABARASKA (Donostia)
- TXINALKA (Gasteiz)
- BIZIKOOPON (Gasteiz)
- EGUNSENTIA (Bilbo)
- AMETXE (Gordexola)
KOOBIZITZAREN OINARRIAK
KOOBIZITZA SAREA, Euskal Herriko eta Errioxako erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiba proiektuen sarea
_____________
- IRABAZI ASMORIK GABEA ETA KOOBERATIBA JABE
- Espekulaziorik eza bultzatzen dugun interes sozialeko eta irabazi asmorik gabeko ekimenak gara.
- Jabetza kooperatibarena da beti, ez dago banaketa horizontalik eta bazkideek bizitetxe unitatea erabiltzeko eskubidea dute.
- Finantzaketa taldeak egiten du. Orotarako inbertsioaren araberako hasierako ekarpenaren bidez, zeina kapital soziala izango dena (itzulgarria), eta hileko kuoten zati batez (ez itzulgarria); banku etikotik, beste banku batzuetatik eta bazkideek edota proiektu horiek babestu nahi dituzten beste pertsonek egindako maileguengatik jasotako kredituei aurre egiteko.
- Administrazioekin batera lan egingo dugu horrelako proiektuen garapenean aktiboki inplika daitezen, eredua legez arautu dezaten azalera-eskubidea bultzatuz, laguntza teknikoa eskainiz, eskatutako kredituak abalatuz, interes sozialeko erakunde gisa onartuz…
- Eredu hau blindatu behar da, bazkideen artean banatu ezin den ondare komuna sortzen baitu, merkataritza-erabileraren eta -abusuaren aurrean modelo honen dimentsio eraldatzailea indartuz.
- AUTOSUSTAPENA ETA KOMUNITATEA
- Erabilera lagapeneko etxebizitza kolaboratiboa, proiektu komun bat garatzeko, borondatez antolatzen diren pertsonak elkarrekin bizitzeko beste modu bat da.
- Proiektu hauetan bizitza komunitarioa eta elkarri laguntzea autonomia pertsonalarekin uztartzen ditugu, espazio intimoen (erabilera pribatukoak) eta komunitarioen bidez.
- Autogestioa ahalduntzearen, etengabeko prestakuntzaren eta bazkideen lanaren eskuzabaltasunaren oinarria da. Elkarrekin diseinatzea, elkarrekin garatzea eta elkarrekin bizitzea.
- Garrantzitsua da talde-kohesioari eustea, elkarri laguntzea, batzordeetan eta sareetan lan eginez.
- Gutxienez bazkide bat beharko da bizikidetza unitate bakoitzeko.
- ETXEBIZITZA ESKURAGARRIA ETA INKLUSIBOA
- Etxebizitzatarko sarbidea erreztea xede, hasierako ekarpena eta hileko kuota doitu egin behar dira. Administrazioak azalera-eskubidearen bidez lurra emanez parte hartzeak, eredu horren orokortzea dakar, elitista izan gabe.
- Gai ekonomikoetan ere elkarri laguntzea komenigarria da, behar izanez gero kuota solidarioen bidez.
- Eraikitzaileak, linguistikoak, jarrerazkoak, ekonomikoak eta abar diren neurri zehatzak hartu behar dira, aniztasun ezberdinak modu aktiboan txertatzeko.
- Beharrezkoa da bazkideen inplikazio aktiboa bultzatuko duten eskubideak eta betebeharrak, argi eta garbi ezartzea.
- Bizitetxetzako pertsonek lan egin dezaketen finantzaketa- edo autofinantzaketa-iturri berriak aztertzea komeni da.
- Erabileraren jaraunsgarritasuna kooperatibaren bidez egingo da, eta inoiz ez da automatikoa izango.
- INGURUAREKIKO ERANTZUNKIZUNA
- Ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustua egiten dugu, bai eraikuntzan, baita ondorengo faseetan ere: energiak, hondakinen kudeaketa, mugikortasuna, etab.
- Biziko garen lurralde zehatzera eta bertan bizi den giza taldera lotu nahi dugu, ahal dugun maila guztietan.
- Ekonomia sozial eta solidarioan inplikatu nahi dugu behar ditugun zerbitzuak kontsumitzeko eta kontratatzeko orduan, REAS-eko ekimen bazkide gisa parte hartuz.
- Gizartearen eta administrazioen aurrean, sare honek etxebizitza eskubidearen alde, lankidetzan jarraituko du, batez ere eredu alternatibo eta ez-espekulatibo honen defentsan, gure lege-planteamenduei, lursailak lagatzeari, osasun-zerbitzuei eta abarri. erantzun eraginkorrak eta azkarrak eman diezazkieten.
- HAZKUNDE ETA ERREPIKAGARRITASUNA
- Mota honetako ereduak hedatzea eta errepikagarriak izatea ahalbideratuko dute, sareen eta proiektuen, teknikarien, administrazioaren eta unibertsitateen arteko mota guztietako koordianzioek.
- Taldeen eskuzabaltasunaren ondorioz dokumentazio banku irekiak sortzeak, denbora irabazi eta prozesuaren akatsak murrizten lagunduko duen historia partekatu bat izateko aukera ematen du.
- Eredua indartzeko eta zabaltzeko ekintzak bultzatzea, gure esperientzia partekatuz eta errepikagarritasuna sustatuz.
- Modeloan eta bizi ereduan interesa duten pertsonei, itxaron-zerrenda irekia duten taldeetara jotzeko aukeraren berri ematea.
BALIABIDEAK:
YOUTUBEn aurkezteko bideoa: https://youtu.be/jMW8s3x_Lvg
Bideo, argazki eta sarearen oinarrien dokumentuetarako sabidea
PRENTSARENTZAT KONTAKTUA:
Email: koobizitza@reasnet.com
Web: www.koobizitza.org
SARE SOZIALAK:
Facebook: https://www.facebook.com/koobizitza
Twitter: @koobizitza | https://twitter.com/koobizitza
Instagram: @koobizitza | https://www.instagram.com/koobizitza/
Youtube: http://www.youtube.com/channel/UCCG2NIugPxf1nuZXgtaiUxg