Ekonomia Sozial eta Solidarioak jardunaldia antolatu du Bilbon, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba sustatzeko

Koobizitza sarea lankidetzan ari da 2023ko urriaren 20an, ostirala, Bilbon egingo den erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboari buruzko jardunaldian.

Bilbo, 2023ko urriaren 18a

Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioko sare eta erakundeek jardunaldia antolatu dute, etxebizitza kooperatiba sustatuz etxebizitza- eskuragarritasuna, elkarlaguntza, zaintza, osasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.

Herritarrak, erabiltzaile-taldeak eta proiektuak, teknikariak eta administrazio publikoak dira jardunaldiaren helburu, azken urteotan gero eta interes handiagoa pizten duen eredu bati babesa emateko asmoz.

Goizeko saioa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola lankidetza publiko-komunitarioa, laguntza fisiko eta zaintzako komunitateen sorrera, eta lege eta finantziazio-gakoak.

 

  • Urriaren 20an, ostirala, egingo da Bilboko San Frantzisko Gizarte Etxeko auditorioan, 9:30etatik 13:45etara eta 16:00etatik 19:00etara. 
  • Kooperatiba-talde eta proiektuetako 80 pertsona baino gehiago bilduko ditu, baita teknikariak eta administrazio publikoak ere. 
  • Aurrez aurreko formatua izango du eta sarrera doakoa da. Aldez aurretik izena eman beharko da  www.lagerminadora.org webgunean eta goizean streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. 
  • Perviurek eta REAS Euskadik antolatu dute, REAS Sareen Sareko Estatuko Etxebizitza Taldearen, Koobizitza sarearen, Ametsak Sortzen elkartearen eta Ariwake kooperatibaren lankidetzarekin. 

Urriaren 20an, ostirala, “Etxebizitza kooperatiba Ekonomia Sozial eta Solidariotik” jardunaldia egingo da Bilboko San Frantziskoko Gizarte Etxean. Jardunaldiaren helburua EAEn etxebizitza kooperatibak, etxekidetzak edo cohousing gisako bizitzeko formulak bultzatu eta zabaltzea da, irabazi asmorik gabeko erabilera-lagapeneko erregimenean. Topaketa herritarrei, proiektuei, entitate teknikoei eta administrazio publikoei zuzenduta dago, eta Kataluniako Perviure kooperatibak eta REAS Euskadik antolatu dute; horrez gain, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarea elkarteko Etxebizitza Taldeak, Koobizitza sareak, Ametsak Sortzen elkarteak eta Ariwake kooperatibak ere parte hartu dute. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza, Bartzelonako Udaleko ordezkaritza bat, tokiko proiektuen esperientziak eta esparru teknikoko erakundeak, bai Euskadikoak bai Kataluniakoak ere.

Goizeko lehen mahaia administrazio publikoei eta sektoreko eragileei zuzenduta dago, eta  EAEko Administrazio Publikoaren ereduaren markoaren ikuspegia emateko Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak hartuko du parte. Bartzelonako Udalaren aldetik, Ivan Gallardo arkitektoak hirian eredua hedatzeko gakoak agertuko ditu. Perviure kooperatibako Guiomar Vargasek estatuko kooperatiben esperientziak jorratuko ditu. Ondoren, Rubén Méndezek, REAS Sareen Sarea kooperatibako Estatuko Etxebizitza Kooperatibako Lan Taldeko Idazkaritza Teknikoak, ereduaren ezaugarriak eta lankidetza publiko-kooperatiboaren bidez bultzatzeko beharra azalduko ditu. 

Bigarren mahaiak abian diren proiektuak erakutsiko ditu, eta erakunde teknikoek ereduari egindako ekarpenak bildu. Tokiko esparrutik, Ederra Zabalak eta Gorka Barbak EAEn elkarbizitzan ari den Mendatako Ankurkulu etxebizitza kooperatiba aitzindariaren bizipenen berri emango dute. Bestalde, Gordexolako Ametxe proiektuko Imanol Madariagak proiektuaren ezaugarriak eta fase bakoitzean gainditu dituzten erronkak azalduko ditu, Euskadin erabilera-lagapenean eratutako lehen kooperatiba gisa. Etxekide senior kooperatibaren ibilbidea ere ezagutuko dugu Itziar Aguirrebeitia eta Carlos Reyren eskutik, duela gutxi Iruñean orube publiko baten lagapena lortu baitute etxekidetzarako eraikina eraikitzeko. 

Alde teknikoan, Euskadin etxekidetza eredua ezartzeko ikerketaren erredakzioan parte hartu duen Casa Gestío kooperatiba katalaneko Iker San Románek azalduko ditu eredua gure lurraldean garatzeko gako juridikoak. Fiare Baku Etiko kooperatibako Alejandro Garcíak itxiko du bigarren mahaia. Fiare funtsezkoa da estatu mailako proiektu gehienak finantzatzeko, eta proiektuekin lan egiten duten finantza-ereduari eta harremanei buruz arituko da.

Ekimen hau Perviure kooperatiba katalanak La Germinadora proiektuaren barruan bultzatutako jardunaldi zikloaren parte da, Lan eta Ekonomia Sozialeko PERTEren NextGenerationEU funtsen finantziazioarekin. Bilboz gain, beste zenbait lurraldetan ere antolatu da. Goizean, administrazio publikoek, sektoreko eragileek, entitate teknikoek eta proiektuek hartuko dute parte. Arratsaldean, etxebizitza kooperatiboko proiektu eta taldeentzako prestakuntza eta dinamika saioa izango da. Ekitaldian lankidetza publiko eta komunitarioaren estrategia azpimarratuko da, Katalunian eta Estatuko beste herrialdeetan azken urteetan izandako esperientzia arrakastatsuak aztertuta.

Eredu hau erreferentzia gisa planteatzen da hainbat gizarte-sektoretarako: bai gazteentzat, bai adinekoentzat, bai belaunaldien artekoentzat, edo kolektibo zehatzentzat etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko. Hirietan edo hiri-inguruetan garatzeko nahiz landa-eremuetan bizitzeko balio du. Gainera, komunitate-bizitza berreskuratzea proposatzen du; horretarako, jabetza kolektiboa eta habitataren kudeaketa partekatua txertatzen ditu, ikuspegi demokratiko eta parte-hartzailearekin, eta osasuna hobetzea, elkarlaguntza, zaintza eta kalteberatasun eta mendekotasun-egoerei laguntzea bultzatzen du.

Etxebizitza-eredu berri honek autogestioan eta etxebizitza merkatuko dinamiketatik eta espekulazio inmobiliariotik at erabiltzeko eskubide gisa mantentzea du oinarri. Katalunian eta, bereziki, Bartzelonan, hedapen garrantzitsua ikus daiteke, gizarte-sektore garrantzitsua, ekonomia solidarioko erakunde teknikoak eta administrazio publikoen arteko lankidetza antolatzeari esker.

Era askotako proiektuek osatutako errealitatearen erakusgarri izango da. Proiektu horiek gizarte-behar bati erantzuten diote, etxebizitza lankidetzaren, elkarlaguntzaren, laguntza mutuaren eta elkartasunaren bidez bizitza eraikitzea ahalbidetzen duen espazio gisa berreskuratzea-, eta, aldi berean, gero eta urrunago eta ahulago egiten gaituzten bizitzaren lehiakortasunean, isolamenduan eta indibidualizazioan oinarritutako gizarte-dinamika nagusiarekin alderatuta.

Hainbat proiektuk osatzen duten errealitatearen erakusgarri izango da jardunaldia. Kooperatiba proiektu hauek etxebizitza eskuratzeko behar sozial bati erantzuten diote, lankidetzaren, elkarlaguntzaren eta elkartasunaren bidez bizitza eraikitzea ahalbidetzen duen eredu gisa. Eredu honek kontraste zuzena egiten du lehiakortasunean, isolamenduan eta bizitzaren indibidualizazioan ardaztutako gehiengoaren gizarte-dinamikarekin, izan ere, elkarrengandik gero eta urrunago kokatu eta zaurgarriago egiten baikaitu. 

Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba jabetzaren eta alokairuaren alderdi onenak biltzen dituen formula da: lagapena edo erabilera-eskubidea, egonkortasuna ematen duena eta irisgarritasun eta mugikortasun handiagoa errazten duena, finantza-kargarik gabe, eraikuntzaren edo birgaitzearen ondoren geratzen den higiezinaren jabetza kolektiboarekin. Espekulazioa eragozten du eta epe luzera etxebizitza-parke eskuragarriagoa sortzen laguntzen du. Hasierako kapital baten ekarpenean oinarritzen da: sustapenaren % 20, irteeraren kasuan itzulgarria, eta alokairuaren pareko hileko kanona, baina merkatuko prezioen oso azpitik eta epe luzera eragin handia duena.

Bizileku-eredu horrek garapen zabala du nazioartean, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan sortu zen, Danimarkako bizitza komunitarioaren ideiarekin, eta, ondoren, Andel izeneko erabilera-lagapeneko kooperatiba-eredu batera aldatu zen. AEBetan sortu zuen cohousing izena, eta hainbat aldaera ikusi zituen gaur egun arte. Etxebizitza eskuratzeko irtenbide eraginkorra da, Quebecen 60.000 pertsona hartzen dituzten 1.300 Coopératives d ‘habitation-i, Coopératives de construction et d’habitation-i (Suitzako higiezinen % 8) eta Uruguaiko 30.000 kooperatibei (etxebizitzen % 2,58) esker. Baita Austrian Erabilera Publikoko Kooperatibek IIBWrekin dituzten 160.000 etxebizitzak ere.

 

  • KONTAKTUA

Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatibako lantaldea

REAS Sareen Sarea

Rubén Méndez, REAS Sareen Sareko etxebizitza taldeko idazkaritza teknikoa 

Telefonoa: +34 656 749 654 / vivienda@reasnet.com 

economiasolidaria.org/vivienda